Ofrezco un espacio de comprensión y apoyo donde tus necesidades son prioritarias. Te proporciono las herramientas necesarias para navegar por los desafíos de la vida.
Besoak zabalik hartuko zaitut Gasteizko nire bulegoan, segurtasunez eta aske lan egin dezakezun espazioan.
Zure gustuko plataformara egokitzen naiz, izan Google Meet edo Zoom. Kalitatea eta hurbiltasuna, orain zure pantailaren bidez.
Hemen prozesu terapeutikoari buruzko galdera ohikoenen erantzun argiak aurkituko dituzu. Besteak beste, saioek nola funtzionatzen duten eta zure terapia-prozesutik zer espero dezakezun.
Une zail bat pasatzen ari zarela sentitzen baduzu, emozioek gainezka eginarazten dizutela nabaritzen baduzu, edo norbaitekin hitz egiteko beharra sentitzen baduzu, hemen nago. Terapia zure sentimenduei lekua egin eta ongietorriak direla sentiarazteko espazio bat da.
Saio bakoitzak 50 minutu inguru irauten du. Denbora honek zure kezka eta interesetan sakontzeko aukera ematen digu, beti zure erritmoa errespetatuz.
Hori pertsona bakoitzak ebaluatu behar duen zerbait da. Bistan dago ez dela gauza berbera. Espazioak segurua eta konfidentziala izaten jarraitzen du. Online terapiak beharrezkoa den eta egoera edo kontestua dela eta aurrez-aurre eman ezin den sostengua jasotzea bermatzen du.
Lehen saioan zure egoera, motibazioa eta nahiak ezagutu nahi nituzke. Nik nere lan egiteko modua azalduko dizut.
Zure pribatutasuna garrantzitsua da. Gure saioetan partekatzen duzun guztia isilpekoa da. Bideo deiak enkriptatuta daude eta inork ez dauka sarbiderik, zuk eta nik izan ezik.
Bai, bi formatuetan lan egiten dut. Batzuetan, nire egoeraren arabera, aukera bat edo bestea bakarrik izan da disponible.
Juntos, exploraremos tu mundo interno: conoceremos los motores de tu conducta, emociones y pensamientos, y caminaremos hacia la consciencia y la harmonía.
Enfrenta desafíos emocionales con mi guía. Avanzaremos juntos hacia tu bienestar personal, con un plan personalizado y dedicado a ti.