Kaixo! Hemen Uxue.

Pertsona dinamikoa eta irekia naiz.

Psikologia ikasketak egin nituen, eta buru-osasunari lotutako zerbitzu ezberdinetan izan ditut lan esperientziak.

Gaur egun nire Gasteizko bulegoan egiten ditudan saio indibidualetan errealitate trans, queer eta neurodibergenteen jabe diren pertsonei lekua berezia eskaini nahi diet.

Elkartasuna hain da gauza ederra! Sentsazio hau sentitzeko pertsona eta gizarte bezela daukagun gaitasuna sustatzeko nire ekarpen txikia egitea nire helburuetako bat da .

Prestakuntza

  • ZALDI TERAPIA (Asociación Al Paso) 2025
  • INTIMACY FROM THE INSIDE OUT (Madrilgo IFS Institutua) 2024
  • INTERNAL FAMILY SYSTEMS (Madrilgo IFS Institutua) 2023
  • EYE MOVEMENT DESENSITISATION and REPROCESSING (EMDR Europa) 2022
  • Bikote Terapia – Terapia Labur Estrategiko eta Sistemikoa (Psikologia 13) 2022
  • Gatazken konponbidea; Berdintasuna, Aniztasuna eta Giza Eskubideak; Haurrak eta helduak babestea; Osasuna, segurtasuna eta ongizatea (Health Education England) 2021
  • Animaliek lagundutako esku-hartzeak genero indarkeria jasan duten haurtzar eta gazteentzat (EHU) 2020
  • Emozioen kudeaketa eta lotura emozional kontzientea (Emotional Network) 2020
  • Osasun Psikologia Orokorra Masterra (EHU) 2017 – 2019
  • Psikologia Gradua (EHU) 2013 – 2017

OINARRIZKO ELEMENTUAK

Enpatia

Erresonantzia emozionala bestearekin enpatikoki konektatzeko modurik sakonena eta aberasgarriena da. Zure esperientziarekin sintonizatu nahi dut, ikusia eta entzuna sentitzen zarela ziurtatzeko.

Espazio Segurua

Konfiantzan eta seguru sentitzea ezinbestekoak dira terapia prozesua asebetegarria izateko. Zeureak ez diren kanpo juizio eta balorazioak gure espaziotik at utziko ditugu. Fokua zugan dago. Ulertua eta lagundua sentitzen zaren ingurune bat sortzen dut, lagun batekin hitz egingo bazina bezala. Hurbiltasun emozional hori funtsezkoa da aldaketaren aurrean seguru sentitzeko.

Talde Lana

Elkarrekin lan egingo dugu. Zu zara zeure esperientziaren jabe, eta inork ez du errealitate hori zuk bezain ongi ezagutzen. Nire rola zure prozesuan bidelagun izatea, babesa ematea eta zure esperientziak balioztatzea eta islatzea da.

Hemen nago zuri laguntzeko.

Sartu zure informazioa komunikatu ahal izateko.

Skip to content